CAFeko akziodunen batzarraren aurrean, eskaiozu CAFi apartheid israeldarraren trenetik alde egiteko!

Ekainaren 13ko CAFeko akziodunen batzarra gure ahotsa zabaltzeko eta Jerusalemgo Tren Arinaren legez kanpoko proiektuan parte hartzeari uzteko eskatzeko aukera bat da. Proiektu horri esker, Israelek okupatutako lurralde palestinarra anexionatzeko proiektuarekin jarraitu ahal izango du.

Ekainaren 13an CAF euskal enpresak urteko akziodunen batzarra egingo du. Ziurtatu behar dugu CAFek palestinarren giza eskubideen urraketetan eta Israelek egiten dituen nazioarteko zuzenbidean duen inplikazioa gai-zerrendan egongo dela.

CAFeko akziodunen batzarra eta Israelgo muturreko gobernuak uztailaren 1etik aurrera okupatutako Zisjordania palestinarraren zati garrantzitsu bat ofizialki anexionatzeko egindako iragarpena momentu berean izango dira.

Jerusalemgo tren arina Israelek palestinarren lurraldeak lapurtzeko duen legez kanpoko proiektuaren finkapen prozesuaren zati da. Jerusalemgo tren arinak legez kanpoko koloniak Mendebaldeko Jerusalemekin lotzen ditu. Kolonia hauek nazioarteko zuzenbidearen arabera gerra krimentzat hartzen dira eta usurpatutako lurralde palestinarretan eraikita daude.

Shapir, Jerusalemgo tren arinaren proiektuan CAFen bazkide israeldarra, nazioarteko zuzenbidearen urraketen ondorioz harreman ekonomikoak amaitu behar diren enpresa konplizeen Nazio Batuen zerrendan dago.

 

Ez gara isilik egongo. 13 egun ditugu CAFeko akziodunen batzarra egin arte.  Ziurta dezagun CAFek gure mezua jasoko duela!

 

  1. Sare sozialetako ekintzak

Ekainaren 1etik 13ra zarata handia atera nahi dugu. Erabili zure sareak kanpainaren berri emateko. Animatu parte hartzera:

1. Imprimatu kartel hau

2. Atera ezazu argazki bat kartela eutsiz.

3. Partekatu argazkia zure sare sozialetan honako testu honekin:

Israelek Zisjordaniako lurralde palestinarrak anexionatzeko asmoa du. Lapurtutako palestinarren lurretan israeldarren legez kanpoko koloniak indartzen dituen tranbia batean parte hartzen ari da CAF. #CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik https://bit.ly/3gBsGvG

CAF Israelen legez kanpoko koloniak sendotzeko balioko duen tranbia bat garatzen ari da Israelek anexionatzeko asmoa duen okupatutako lurraldeetan. Presiona dezagun CAF Jerusalemgo legez kanpoko tren arinean parte hartzeari uko egin diezaion: #CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik

Erabil ezazu honako hashtaga: #CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik

eta etiketatu kanapinaren sarea: @eaudecaf

 

  1. Mezu elektronikoen bidalketa masiboa

Enpresako akziodunen batzarra dela eta, CAFen helbidera mezu elektroniko bat bidal ezazu. Jerusalemgo Tren Arinaren legez kanpoko proiektutik ateratzeko eta Israelen okupazio militarrari, lurraldeen anexioari eta apartheidari babesa emateari amaiera emateko eska iezaiozu.

 

  1. Deitu CAFera

Jarri harremanetan CAF enpresarekin telefonoz eta Jerusalemgo tranbiaren proiektuan parte hartzeari uko egin diezaion eskatu. CAFen egoitzara deitu dezakezu, +34 943 88 01 00 zenbakira edo zure tokiko bulegora hemen aurki dezakezu.

Jarraian agertzen den gidoia jarraitu besterik ez duzu egin behar, eta gogoratu artatuko zaituen pertsonak ez duela erantzukizunik CAFen politikan. Gure mezua edukazioz helarazi eta argi eta garbi eskatuko diogu mezua behar denari helarazi diezaiola.

Hona hemen deia egiterakoan gogoratu beharreko ideia nagusiak:

  • Hitz egingo duzun pertsona ez da kontratu honen erantzulea, baina eska diezaiokezu kontuan hartzeko eta CAFeko batzorde ikuskatzaileari mezu hau bidaltzeko.
     
  • Nazio Batuak Jerusalemgo tren arinaren proiektua amaitzea eskatu du.
     
  • Jerusalemgo tren arinaren helburua koloniak Mendebaldeko Jerusalemekin elkartzea da. Kolonia hauek nazioarteko zuzenbidearen arabera gerra krimentzat hartzen dira.
     
  • Kontratu honetan parte hartzearekin CAF nazioarteko zuzenbidea urratzen ari da eta Palestinako herriaren eskubideak kaltetzen.
     
  • Shapir CAFeren kidea da proiektu honetan, eta Israelgo kolonia ilegaletan parte hartzen ari diren enpresa konplizeen zerrendan dago.
     
  • CAFek Israelen okupazio militarrean parte hartzeagatik sortutako protestak eta haserreak jarraituko dute CAF Jerusalemgo tren arinaren legez kanpoko proiektutik erretiratu arte.
     
  • CAFek bere langileei entzun behar die: CAFeko enpresa batzorde nagusiak legez kanpoko proiektua bertan behera uzteko deia egin zuen.
     

Behin deitu ondoren, deiaren berri izateko formulario hau bete dezazun eskatu nahi dizuegu.

 

255
lagunek bidali dute dagoeneko mezu elektroniko hau..

255
5000

Bidali mezu elektroniko bat CAFeko CEOri

Loading...