In the News

Palestinako lurralde okupatuan CAF euskal enpresak Nazioarteko Zuzenbidea urratzen jarraitzen duela salatu dute gizarte zibileko erakundeek

2022ko otsailaren 22an, 70 gizarte-erakundek baino gehiagok "CAF, Jaitsi Zaitez Israelen Apartheidaren Trenetik" kanpainaren bigarren urteurrena ospatuko dute, "CAF" enpresari Jerusalemgo tranbiaren proiektutik erretiratzeko eskatuz.

"CAF, Jaitsi Zaitez Israelen Apartheidaren Trenetik" kanpainak bi urte beteko ditu gaur, otsailak 22, eta, beraz, kanpaina bultzatu genuen koaliziotik txosten bat egin dugu azken bi urteetan egindako ekimen eta ekintzak biltzen duena.

CAFek Palestinako okupazioarekin duen konplizitatea salatzeko Euskal Herrian bultzatutako ekintzez gain, gaur egun, CAF Jerusalemen zabaltzen ari den tranbiaren aurkako kanpaina nazioarteko ekimen bihurtu da.

Zentzu horretan, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batuko Palestinarekin Elkartasunerako Taldeek hainbat ekintza jarri dituzte abian herrialde horietan CAFen kontratuak berritzea saihesteko edo lizitazio berrietatik kanporatzeko.

Bestalde, nazioarteko erakundeen arteko borroka juridikoa ere ildo estrategiko gisa nabarmentzen da. CAF Harremanetarako Puntu Nazionalera (Industria Ministerioa) eraman dute multinazionalen jokabide-arauak ELGEren irizpideen arabera ez errespetatzeagatik. Eta hainbat sektorek (akademikoak, sozialak, juridikoak) azpimarratu dute CAF Nazio Batuen datu-basean sartu behar dela, Israelen okupaziotik eta legez kanpoko kolonietatik irabaziak lortzen dituzten 112 enpresa biltzen dituen datu-basean alegia..

Ondorioz, CAFek Veolia multinazional frantsesaren aurrekaritik ikasi beharko luke. 2008an, hain zuzen ere, Bilbon elkartu ziren gizarte eta elkartasun mugimenduak Veoliari tranbia eraikitzeko kontratutik ateratzeko presioa egiteko kanpaina globala bultzatu zuten. Zazpi urte geroago, kontratuetan milioi askoko galerak izan ondoren, Jerusalemgo tren arinaren kudeaketan eta mantentze-lanetan zituen partaidetza guztiak saltzea erabaki zuen. Bai, CAFek orain zabaldu nahi duen tranbia berbera.

Horregatik, dei egiten diegu euskal herritarrei eta gizarte-, kultura- eta politika-eragileen aniztasunari CAF presionatzen jarrai dezaten, beren tranbia Palestinan errailetik atera ez dadin eta nazioarteko zuzenbidearen errailetara itzul dadin.

 


SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now