Action Alert

Esan CAFi Israelgo apartheid trenetik jaisteko!

November 18, 2020
Azaroaren 20an, azaroaren 29an ospatzen den Herri palestinarraren aldeko Nazioarteko Elkartasun Egunaren aurretik, CAFi dei egiten diogu Israelgo Jerusalemgo tren arinaren (JLR) proiektutik ateratzeko. Tren honek lurralde palestinar okupatua eta Israelgo apartheid eremuaren anexioa ahalbidetzen du.

Esan CAFi Israelgo apartheid trenetik jaisteko!

CAF desafiatzen ari dira luze eta zabal Israelgo apartheidaren konplizitatean parte hartzeagatik. Norvegiako zortzi sindikatuk CAFi boikota egiteko deialdia egin dute, eta estatu espainiarreko 15 giza eskubideen aldeko erakundeek, berriz, CAF eta Nazio Batuen datu-basean dauden enpresak eskeintza publikotik kanpo gera daitezen eskatu dute. Pertsonai ezagunek, hala nola Javi Dominguez korrikalariak eta Amparo Lasheras kazetariak, azaroaren 28an Euskal Herrian mobilizatzeko deia egiten dute, eta Britainiar Handiko kanpainariek eskatu dute CAF HS2 abiadura handiko trenbidearen akzioen eskeintzatik kanpo utz dezala. Nahiz eta CAFek 2019a salmenta errekorrekin amaitu, Trenasasko (Espainia) lantegia itxiko duela mehatxatzen du, ondorioz 118 langilek euren lanpostuak galduko lituzkete. Langile horiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Argi dago CAFek ez dituela bere langileen eskubideak errespetatzen. Zergatik bestela kaleratu daitezke langileak salmenta errekorrak eta gero? Eta nola da posible enpresa osoa arriskuan jartzen duen legez kanpoko proiektu batean parte hartzea?

Jerusalemgo tren arina (JLR) Israelgo legez kanpoko kolonizazioaren eta Ekialdeko Jerusalemeko palestinar lurren lapurreten parte da. JRL-k palestinar lurralde okupatuetan dauden legez kanpo kokaguneak Mendebaldeko Jerusalemekin lotzen ditu eta kokagune hauek nazioarteko zuzenbidean gerra krimenak direla konsideratzen dira. 

Shapir, CAFek JLR proiektuan duen kide israeldarra, enpresa konplizeen Nazio Batuetako datu-basean dago zeinetan palestinar herriaren nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak urratzeagatik harreman ekonomikoak amaitzeko eskatzen den. CAF ez bada JRLren proiektutik baztertzen, CAF ere datu-base honetan sartuko da.

2007an, Veoliak JLR proiektuan zuen parte-hartzearen aurkako antzeko kanpaina bat abiatu zen Bilbon. Kanpaina horren ondorioz, Veoliak 20 mila milioi dolar baino gehiago galdu zituen... kontratu globaletan, eta azkenean proiektu ilegaletik aldendu zen.

Bat egin nazioarteko ekimen egunarekin CAF konpainia euskaldunak ere Israelgo apartheidean duen konplizitatearekin buka dezan.

Azaroaren 20an zarata handia atera nahi dugu! Erabili zuen sareak mobilizatzeko eta kontzientzia hartzeko. Mesedez, egin hau:
 

1. Argazkia atera

  • Irudi hau inprimatu
    Boycott CAF
  • Atera argazki bat zeure buruari.
  • Partekatu sare sozialetan testu honekin:

CAFen jarrera zalantzan jartzen ari dira Israelen apartheidaren duen konplizitateagatik. CAF, entzun: ez jarraitu Jerusalemgo legez kanpoko tren arina garatzen Ekialdeko Jerusalem okupatuan lapurtutako lur palestinarretan!
#CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik
https://bit.ly/3fcEJ2n

Gobernuek kontratu publikoetatik kanpo utzi behar dute CAF, Jerusalemgo tren arina eraikitzen onura ateratzen duen bitartean. Izan ere, trenak nazioarteko zuzenbidea urratzen du legez kanpoko israeldarren kokaguneak konektatzen baititu.
#CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik 
https://bit.ly/3fcEJ2n

Erabili ondorengo hashtaga: #CAFJaitsiZaitezIsrealenApartheidarenTrenetik

eta etiketako CAFen kainpaina twiterren: @eaudecaf

 

2. Mezu elektronikoen bidalketa masiboa

Bidal ezazu CAFen helbidera mezu elektroniko bat Jerusalemgo Tren Jerusalemgo Tren Arinaren legez kanpoko proiektutik ateratzeko eta Israelen okupazio militarrari, lurraldeen anexioari eta apartheidari babesa emateari amaiera emateko eska iezaiozu.

Erabili orri honen eskuineko aldean dagoen inprimakia.

 

3. Deitu CAFera

Jarri harremanetan CAF enpresarekin telefonoz eta Jerusalemgo tranbiaren proiektuan parte hartzeari uko egin diezaion eskatu. CAFen egoitza nagusira dei dezakezu  +34 943 88 01 00 edo hemen zerrendatutako tokiko bulegora.

Jarraitu beheko puntu nagusiei, eta gogoratu artatzen duen pertsona ez dela CAFen politikaren arduraduna. Izan beti gizabidetsu, baina irmo, gure mezua zuzendaritzara helarazi dezala eskatu.

Hona hemen deia egiterakoan gogoratu beharreko ideia nagusiak:

  • Hitz egingo duzun pertsona ez da kontratu honen erantzulea, baina eska diezaiokezu kontuan hartzeko eta CAFeko batzorde ikuskatzaileari mezu hau bidaltzeko.
       
  • Nazio Batuak Jerusalemgo tren arinaren proiektua amaitzea eskatu du.
       
  • Jerusalemgo tren arinaren helburua koloniak Mendebaldeko Jerusalemekin elkartzea da. Kolonia hauek nazioarteko zuzenbidearen arabera gerra krimentzat hartzen dira.
       
  • Kontratu honetan parte hartzearekin CAF nazioarteko zuzenbidea urratzen ari da eta Palestinako herriaren eskubideak kaltetzen.
       
  • Shapir CAFeren kidea da proiektu honetan, eta Israelgo kolonia ilegaletan parte hartzen ari diren enpresa konplizeen zerrendan dago.
       
  • CAFek Israelen okupazio militarrean parte hartzeagatik sortutako protestak eta haserreak jarraituko dute CAF Jerusalemgo tren arinaren legez kanpoko proiektutik erretiratu arte.
       
  • CAFek bere langileei entzun behar die: CAFeko enpresa batzorde nagusiak legez kanpoko proiektua bertan behera uzteko deia egin zuen.

Behin deitu ondoren, deiaren berri izateko formulario hau bete dezazun eskatu nahi dizuegu.

CAF Jaitsi Zaitez Isrealen Apartheidaren Trenetik

13
lagunek bidali dute dagoeneko mezu elektroniko hau..

13
5000

Loading...

November 18, 2020
/

SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now