Update

CAFen gaineko presioa handitzen doa koloniak lotzeko Israelen tren ilegala eraikitzeari utz diezaion

Bere urteroko batzarrean, CAF euskal enpresak internet bidezko zein kaleko protesteei aurre egin behar izan zien eta akziodunen aldetik, kritikak jaso zituen.

Ekainaren 13an, telematikoki ospaturiko urteroko bilera orokorrean, Compañia Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) euskal garraio empresaren aurkako protestak egon ziren interneten eta enpresak Beasainen duen egoitzaren aurrean, hainbat akziodunek egindako kritikekin batera, CAFi Israelen gerra krimenetan parte hartzeari uzteko eskatzen zutenak. Pasa den urtean, CAFek legez kanpokoa den Jerusalemgo Tren arina (JTA) proiektuaren lehiaketa irabazi zuen Israelen. Proiektu honen ezkutuko asmoa legez kanpoko koloniak indartzea eta Israelek okupaturiko palestinar lurren bereganatze etengabea ahalbidetzea da.

Azken asteetan, milaka pertsonek mundu osoan zehar CAFi “Israelen apartheid trenetik jeisteko” eskatu diote. Amnesty International Spain eta EH Bildu, euskal herriko bigarren alderdi politiko handiena, ere batu dira CAFi eginiko eskakizunetara.

Erresuma batuan, giza eskubideen aktibistek gobernua presionatzen ari dira, CAF enpresa errentagarritasun handiko kontratu bat den abiadura handiko tren proiektu horretatik kanpo utz dezan, euskal enpresak Israelen koloniei emandako sostengua dela eta.

CAFek bere urteroko batzarra ospatzen zuen bitartean, ehun pertsona baino gehiagok, CAFeko langileak barne, enpresaren egoitzaren aurrean elkartu ziren Palestinako banderekin eta kanpainaren ikurrekin.

Axier Alvarez Mujikak, “CAF jeitsi zaitez Israelen apartheid trenetik” plataformako kideak, honako hau esan zuen:

“Ehunka elkarte eta milaka pertsona, CAFeko langileak barne, protestan ari dira CAFek Israeldarren gerra krimenetan daukan konplizitatearen aurka. Euskal Herritik eta espainiar Estatutik kanpo, munduan zehar makina bat aktibistak kanpainak burutzen ari dira CAF lehiaketa garrantzitsuetatik kanpo uzteko, ahalik eta palestinarren okupazio eta jazarpenetik etekinak eskuratzeari uzten dion arte”.

Garbi gelditu da CAFeko zuzendaritzak beraien akziodun bati publikoki erantzun behar izatea saihestu nahi zutela, honek, JTAren legez kanpoko galderekin, CAFen enpresa jarduera etiko eskasak agerian utziko bailituzkete eta ondorioz, galera ekonomikoak ekar liezazkioke horrek.

 

CAFeko akzioduna den Santiago Gonzalezen esanetan:

“CAFek ez zidan aukerarik eman nire kritikak batzarkideekin partekatzeko, kontratu ilegal honekin eskuratzen ditugun onurak Israelek palestinarren giza eskubideen ukapenean oinarritzen dira. NBEko giza eskubideen batzordeak Jerusalemgo tren arina gaitzetsi du nazioarteko zuzenbidea urratzen baitu, baina CAFek zentzugabeko esanetan “NBEko aholkulari batzuek” gauzak ez direla horrela diotela adierazten du. Orain trenaren lanak hasi direla, CAFek geroz eta presio handiagoa jasanen du hainbat herrialdeetan lizitatuko diren proiektu berrietatik baztertua izateko Israelen apartheid eta gerra krimenetan daukan konplizitatearengatik”.

CAF JTAren proiektutik erretira dadin eskatu dioten antolakundeak dira, besteak beste, Beasaingo eta Irungo CAFeko Lan Batzordeak, CAFeko sindikatuak eta makina bat euskal erakunde eta alkatek.

Azken bi asteotan, 3.000 pertsona baino gehiagok CAFeko presidente eta kontseilari delegatu Andrés Arizkorretari mezu elektronikoak bidali dizkiote euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ehunka pertsonak CAFeren bulegoetara telefono deiak egin dituzte “berehalakoan CAFek Jerusalemgo tren arinaren kontratua eten dezan” eskatuz. Kanpainaren hashtaga sei milioi pertsonetara iritsi da twitter bidez.

Ehunka pertsona gehiagok selfiak bidali zituzten twitter bidez CAF JTAren proiektutik atera zedin, tartean Teresa Aranguren kazetariak, David Bondía Kataluniako giza eskubideen institutuko presidenteak, Julio Pérez del Campo zine zuzendari sarituak, Javi Domínguez eliteko mendiko lasterkariak, Gorka Otxoa euskal aktoreak, Manu Pineda europarlamentariak edota Isa Serra Madrilgo parlamentuko Podemosen bozeramaileak.

Kanpainari babesa eman dioten sindikatuen artean STEILAS sindikatua dago, Euskal Herriko hezkuntza mailako sindikatu nagusia, hala hola, LAB, ELA eta ESK, hauek guztiak CAFen ordezkariak dituztenak.

Honetaz guztiaz gain, Fermin Muguruzak, Euskal Herriko abeslari ospetsuak, kanta bat kaleratu berri du Sr. Wilsonekin batera, kantan, CAFi Palestinako lur okupatuetan lan egiteari utz diezaiola eskatzen dio. Beste artista batzuek, Tasiok adibidez, bere sorkuntza lanak kanpainan erabiltzeko baliatu ditu CAFek Israelen legez kanpoko proiektu hau bertan behera utz dezan.

 

Aurrekariak:

2019ko abuztuan, Israelgo finantza ministerioak CAF eta Israelgo Shapir azpiegitura konpainiaren partzuergoa hautatu zuen 1.800 milioi dolarreko proiektu ilegal hau burutzeko. Proiektu honekin, Israelek bere trenbide sarea handituko du okupaturiko lur palestinarren gainean.

Nazioarteko Auzitegi Kriminalaren (ICC) Erromako estatutuaren arabera, Israelek kokaguneekin darabilen negozioa gerra krimena kontsideratzen da. JTA proiektuak nazioarteko zuzenbidea urratzen du Israelek okupaturiko palestinar lurraldeen kontrola indartzen duelako Jerusalem Ekialdea tartean. CAFek, bere parte hartzearekin Israelek nazioarteko zuzenbideari eta palestinarren giza eskubideei egiten dizkion urraketa larriak laguntzen ditu. Shapir enpresa, CAFen bazkidea proiektu honetan, NBEren datu basean sarturik dago kokaguneen legez kanpoko negozioetan laguntzen duten enpresen zerrendan.

Jerusalemgo tren arinaren (JTA) proiektua legez kanpokoa dela hain da argia, ezen proiektuaren kontratazio eskaintzaren lehen fasean, multinazional batzuek, esaterako, Siemens, Alstom, Systra, Bombardier edota Macquarie, atzera egin zutela, eta ondorengo faseetan soilik bi konpainiek egin zuten aurrera.

Frantziako Veoila konpainiak JTAren proiektu honetatik atzera egin behar izan zuen 2015ean, milaka milioi dolar nazioarteko eskaintzetan galdu ondoren, Europan, AEBn eta hainbat herrialde arabiarretan aurrera eraman ziren BDZren aldeko kanpaina iraunkorren ondorioz.


SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now