KAMPAINA GLOBALA

CAF jaitsi zaitez Israelgo aparhaidaren trenetik

LABURPENA

Also available in English and Spanish.

2019ko abuztuan, Israelgo Finantza Ministerioak, trenbideetako CAF euskal enpresa eta Shapir eraikuntza-enpresa buru zituen enpresa-partzuergo bat aukeratu zuen okupatutako lurralde palestinarrean legez kanpoko koloniak lotzen dituen tren-sarea hedatzeko, Jerusalemgo tren arina (JTA) izenez ezagutzen dena.

Israelek sortzen dituen kokaguneak gerra krimentzat jotzen dira nazioarteko zigor auzitegiaren Erromako estatutupean.

Gainera, tranbia egiteko CAFen kide den Shapir enpresa NBEak egiten duen Israelgo kolonia ilegalen konplize diren enpresen zerrendan sartuta dago.

JTA proiektuak nazioarteko zuzenbidea urratzen du Israelek lurralde palestinar okupatuaren gainean duen kontrola indartzen duelako, Ekialdeko Jerusalem barne. Bere parte hartzearekin, CAF, nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubide palestinarren urraketa larrietan laguntzen ari da.

CAF eta Shapir enpresei 1.800 milioi dolarreko balioa duen kontratua esleitu zitzaien trenbide sarea kokagune gehiagotara zabaltzeko, batez ere Ekialdeko Jerusalemen, baina baita asentamentuen eta Mendebaldeko Jerusalemen arteko garraio-loturak indartzeko ere.

BDS

CAF jaitsi zaitez Israelgo aparhaidaren trenetik

ZERGATIK?

ZERGATIK BABESTU KANPAINA HAU?

Israelek nazioarteko konplizitateari esker soilik euts diezaioke herri palestinarraren okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimenari. Alor honetan, enpresek funtsezko papera jokatzen dute.

Jerusalemgo tren arinaren (JTA) proiektua hain da legez kanpokoa, ezen lizitazioaren hasierako fasean parte hartu zuten beste enpresa multinazional batzuk, hala nola Alstom, Siemens, Systra, Bombardier edo Macquarie, erretiratu egin baitziren, eta lehiaketa fasean bi partzuergo soilik geratu ziren.

Veolia enpresa frantziarrak 2015ean JTAren legez kanpoko proiektu berberatik alde egin behar izan zuen nazioarteko negozioetan milaka milioi dolar galdu ostean. Guzti hau, Europan, AEBetan eta hainbat herrialde arabiarretan etengabean burutu zen BDZ kanpaina baten ondorioz gertatu zen.

Globes negozio aldizkari israeldarrak esan zuen, aurreikusi genezakeen moduan, gainerako enpresak "ez zirela prozesutik erretiratu arrazoi politikoengatik”, baina onartu zuen, "nazioarteko garraio eta eraikuntza enpresa gehienentzat, Jerusalemen lan egitea muga onargarritik kanpo geratzen dela”.

CAF, proiektu honetan parte hartuz, bere jokabide-kodea urratzen ari da, honela baitio: "CAFen eta hura osatzen duten pertsonen jarduera guztiek zorrotz errespetatuko dituzte legeak, giza eskubideak eta askatasun publikoak". Eusko Jaurlaritzak akzioak ditu CAFen, beraz, ziurtatu beharko luke diru publikoak ez duela babestuko Israelek lurralde palestinarra legez kanpo okupatzea.

Okupazio eta apartheid erregimen israeldarraren krimenetan enpresen inplikazioa moralki gaitzesgarria eta legalki arriskutsua izateaz gain, negozioan eragin kaltegarria ere izan dezake.

Gehiago aurkitu

Jerusalem Ekialde palestinarrean dagoen Issawiya auzoa legez kanpoko Giv ‘at Shapira kokagune israeldarraren ertzean kokatzen da, bertan aurreikusia dago CAFek eraikiko duen linea berriaren lehen geltokia.

Giv 'at Shapira kolonia eta Jerusalemgo unibertsitate hebrearraren zati bat eraikitzeko, Israelek Issawiyako eta beste herri batzuetako biztanleen lurrak anexionatu zituen, haien etxeak eraitsi zituen eta familiak kanporatu zituen.

Israelek Issawiyaren aurkako jazarpen kanpaina bati eusten dio, auzoa setiatzeko asmoz sarrerak itxiz eta mugimendu askatasuna gogorki murriztuz.

Israelgo armada etengabe sartzen da Issawiyan, palestinarren etxeak inbaditzen ditu, kargurik gabeko pertsonak atxilotzen ditu eta familia-etxeak eraisten ditu, nazioarteko zuzenbidea urratuz.

CAFek Israeldarren errepresioa areagotzen lagunduko du Jerusalem Ekialdeko auzoetako palestinarren aurka, Issawiya barne, Alstomek eta Veoliak israeldarren jazarpenean lagundu zuten bezala Shu’afat auzoan.

CAFek eraikitzea programatuta dagoen linearen beste muturrean legez kanpoko Gilo kokagune israeldarra dago. Kokagune hau, Beit Safafa, Sharafat eta al-Walaja auzoei eta Betlehem eta ondoko Beit Jala hiriei lapurtutako lurren gainean eraikita dago.

Israelek Giloko kokagunea Betlehemgo palestinar biztanleak heuren hiriburutik, hau da, Jerusalemdik bereizteko eraiki zuen, eta bide batez, Jerusalemgo udal barrutian (Israelek definitzen duen moduan) legez kanpo lurrak bereganatzeko.

Israelek Gilo anexionatzeko eraiki zuen apartheid harresiak Betlehem eta al-Walaja ghetto bihurtu zituen eta ordurarte eremu horiek guztiak Jerusalem palestinarrarekin zuten lotura ekonomiko, kultural, sozial eta politikoa kaltetu zituen.

CAF Jerusalemgo tren arina palestinarrei lapurtutako lur gainean eraikitzen ariko da, eta legez kanpoko kolono israeldarren mugitzeko askatasuna lagunduko du biztanle palestinarren giza eskubideen eta oinarrizko askatasunaren gainetik.

NEURRIAK HARTZEA

CAF erakunde publikoekin eta negozio pribatuekin dituen irudi eta kontratuen mende dago. Oinarrizko kanpaina eraginkorrek CAFi presioa egin diezaiokete palestinarren giza eskubideen urraketetan daukan konplizitatearekin amaitu dezan.

· Eskaiozu CAFi Jerusalemengo tren arinean daukan ardurarekin buka dezala giza eskubideen urraketan daukan konplizitatea saihestea nahi badu, bestela, bere ospea eta nazioarteko negozioa kaltetuko baititu.

· Lor ezazu zure erakundea edo sindikatua nazioarteko kanpainara batzea!

· Egin ezazu CAFen kontratuen aurkako kanpaina bat eta bidal iezaguzu CAFen kontratuen inguruko informazioa edo CAFek parte hartzen duen lizitazioen berri emaiguzu.

Argibide gehiago: Alys Samson Estapé, Europako BNCko koordinatzailea: alys@bdsmovement.net