Action Alert

Esaiezu Arantxa Tapia Otaegiri, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabal Izaguirreri, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, CAFek apartheid israeldarraren trenetik jaitsi behar duela!

May 27, 2021
Lagun iezaguzu Arantxa Tapia sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabali eskatzen CAFen akzioak dituen gobernu bateko kide gisa duten rola erabil dezatela, enpresak Palestinako lurralde okupatuan lan egiteari utz diezaion.

Esaiezu Arantxa Tapia Otaegiri, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabal Izaguirreri, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, CAFek apartheid israeldarraren trenetik jaitsi behar duela!

Israelen errepresio bortitza areagotu egin dela ikusi dugu egunotan: Sheikh Jarrahko kanporatzeak, 200 pertsona baino gehiago erail dituen Gazan egindako bonbardaketak, 61 ume barne, eta Al-Aqsa meskitan otoitz egiten ari ziren pertsonen aurkako erasoak. Indarkeria hau guztia, Nakba, Palestinako lurra lapurtzeko Israelen proiektuaren zati da, bertako herritarrak kanporatuz.

Jerusalem Light Rail, CAF Shapir enpresarekin batera eraikitzen ari den tren arina, Israelgo legez kanpoko kokaguneak batzen ditu Palestinako lurralde okupatuan, eta Israelek Palestinako herriari jabetza kentzeko proiektuaren parte da.

Orain, inoiz baino gehiago, Israelen zigorgabetasunak ahalbidetzen duen nazioarteko konplizitatearekin amaitu behar dugu. Norvegiako inbertsio funtsak, munduko handienak, Shapir CAFeko bazkidearengandik desinbertitzea erabaki du, "Enpresek gerra edo gatazka egoeretan gizabanakoen eskubideak sistematikoki urratzen laguntzen duten arrisku onartezina dela eta". Inbertsio funtsa CAFeko akzioduna ere bada.

Arantxa Tapiari, Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikoko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabali, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari idatz iezaiezu CAFeko akziodun gobernu bateko kide gisa duten rola erabil dezaten, datorren ekainaren 5ean akziodunen batzarrean enpresak Palestinako lurralde okupatuan jarduteari utz diezaion eta, horrela, Israelgo apartheidarekin konplize izateari utz diezaion.

235
lagunek bidali dute dagoeneko mezu elektroniko hau..

235
200

Loading...

May 27, 2021
/

SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now